6.000 Rubik kuboz eraikiriko jaiotza
6.120 Rubik kuboz osaturiko jaiotza ikusgarri bat ikus daiteke egunotan Uharteko (Nafarroa) Itaroa merkataritza gunean. Kukuxumusu da marrazkiaren egilea eta Kukinet-ek bihurtu du marrazkia 8 metro luze eta 3 metro garai den kubo mosaiko erraldoi.
Kukinet gazte taldeak, zein Rubik kuboak ebazten aditua baita, eginiko muntaketa oso egitekotsu suertatu zen, ezen 6.000 kuboetako bakoitzaren koloreak antolatu behar izan ziren halako moldez non, kubo batzuk besteen gainean jartzean, multzoak Kukuxumusuk sorturiko marrazkia zehatz-mehatz isla zezan.
Emaitza jaiotza original eta dibertigarria izan da eta Eguberrietako egun guztietan zehar ikusten ahalko da, Itaroak aurreko urteetan beste jaiotza original batzuk bezala jarrita.
Jaiotzaren inaugurazioa joan den abenduaren 13an, ostirala, izan zen, Lourdes Lizarraga, Uharteko Udaleko zinegotzia, Kukinet taldeko kideak eta Patxi Biurrun, Itaroako gerentea, bertan zirela.