Perraultek idatzi ez zituen 5 amaierak Txanogorritxo ipuinarentzat

1628ko urtarrilaren 12an sortu zen Charles Perrault ipuingile frantziarra. Haurrentzako ipuin asko idatzi zituen, hala nola Errauskine, Katu botaduna, Loti Ederra edo Txanogorritxo ipuinaren lehen bertsioa (gordinagoa, jan egiten zuelako otsoak ume gaixoa).
Gu ere ipuinzaleak gara, eta, Grimm anaiek bi mende ondoren eztitutako bertsioa –ehiztari salbatzailearena eta abar– oso gustuko ez dugunez, koktel-ontziari pixka bat eragin, eta bost amaiera otu zaizkigu, ez Perraultek, ez Grimm anaiek, ez zuen amonek onartuko ez lituzketenak.
Txanogorritxo, kopetaraino otsoarekin
Txaplata hutsa da otsoa, eta gogaituta dago Txanogorritxo. Argi eta garbi utzi dio, beraz, neskato batek EZETZ esaten badu EZETZ esan nahi duela benetan. Otsoak ulertu ez nonbait, eta ostikoa jaso du zangartean. Molestatzeko gogo gehiagorik ez! (Ehiztariaren beharrik ez bertsio honetan).
Otseme puska
Manera finekoa da Txanogorritxo hau, eta otsoa limurtu, eta armairutik ateratzeko konbentzitu du. Otseme puska bilakatu da. Azkazalak margotu, eta modako taberna-zulo batera doaz biak, beso zabalik hartzen baitituzte han queen otsoak.
Elkarrekin amaitu dira Txanogorritxo eta otsoa
Txanogorritxo ez da iritsi amonaren etxera. Otsoarekin topo egin basoan, eta ezkutalekura eraman du. Bere musuak benetako musuak direla erakusten dio Txanogorritxok. Elezaharraren arabera, lebitatuz itzuli da etxeraino otsoa.
Otsoa, banpiro bilakatuta
Txanogorritxo ez zen Txanogorritxo, banpiro gorria baizik: oso arriskutsua, amona ezagunik gabea, FBIk jazarria eta mundu erdian bilatua deabruzko ekintzak egiteagatik eta isileko ehizan aritzeagatik. Otsoak urteak eta urteak eman omen ditu bere mende Transilvaniako duplexean. Arrastorik ez, geroztik!
Txanogorritxok ezetza otsoari
Txanogorritxo ez doa amonaren etxera. Kale-zurrutera doa, lagunekin, vodka beltzez eta kalimotxo merkez betetako saskia eskuan duela. Otsoarekin topo egin, eta beste baten bila joateko esan dio, Mister Testis zezenarekin nahiago dituelako tratuak egin.
EGIN KLIK TXANOGORRITXO IKUSTEKO KUKUXUMUSU PRODUKTUETAN