Txotxolokeriak eta erditzeak
-
6.000 Rubik kuboz eraikiriko jaiotza
6.120 Rubik kuboz osaturiko jaiotza ikusgarri bat ikus daiteke egunotan Uharteko (Nafarroa) Itaroa merkataritza gunean. Kukuxumusu da marrazkiaren egilea eta Kukinet-ek bihurtu du marrazkia 8 metro luze eta 3 metro garai den kubo mosaiko erraldoi. -
Mr. Testisek La Pamplonesa musika banda zuzendu du
Mr. Testisek, Kukuxumusu Marrazki Fabrikaren zezen urdinak, ez zuen aukerarik galdu pasa den asteburuan La Pamplonesa musika bandak eskainitako emanaldian parte hartzeko. Bertan, Sanferminetan jotzen dituzten doinu ezagunenak jo zituzten eta Mr. Testis musikarien gidari bilakatu zen une batez, Sanferminetan alde zaharreko karrikak esnatzeko jotzen den Diana doinu ezagunetako bat zuzenduz.