Musutruk, egun ilunak koloreztatzeko Kukuxumusuren web berria

Taberna berri bat zabaltzea gustatuko litzaiguke bertan trago, kaña bat edo nahi beste batera hartzeko. Momentuz ez da posible izan baina topagune berri bat daukagu, Musutruk, egun ilunak eta ez hain ilunak koloreztatzeko sortutako blog berria.
¿Zergaitik “Musutruk”? Gure unibertsoa eratzen duten pertsonaiek hitz egiten duten hainbat hizkuntzetako batetik, euskeratik hain zuzen ere, hartutako mailegua da. Arretaz pentsatuz geroz argi ikusiko duzu, “dohainik, hutsean, debalde…” esan nahi du eta horrek asko goiargitzen gaitu. Gainera gaur egun edozein lekutan aurkitu ditzakegun janari truk vintagen antza hartzen diogu hitz honi.
Musutruken doahinik lortu ditzakezun opariak aurkituko dituzu, pantaila orok apaintzeko babesleak adibidez. Egun ilunetan barre egiteko eta alaitasuna aurkitzeko aproposak. Kukuxutu zaitez eta txipa aldatu!
Txutxumutxu zalea baldin bazara gure labe garaietan maneatzen dena jakiteko aukera izangu duzu. Adibidez, Kalimotxoa zelan egiten den jakin nahi baduzu gure fanek bidalitako hainbat errezeta ditugu edo “We can muu it” kamiseta munduko rugby jokazain onenari- Alhambra Nievaseri- oparitzea erabakitzen baldin badugu ere bertan publikatuku dugu.
Gainera Wolfen mikroipuinen lehiaketaren – non 600 fan baino gehiagok parte hartu zuten- antzekoak prestatuko ditugu eta Musutruken bitartez irabazle suertatzen bazara jakin ahal izango duzu.
Batzuetan eskua luzatzen dugu eta behar gaituzten edozein lekutara heltzeko gaitasuna dugu. Horrela Wolf Brasil 2016ko Joku Paraolinpikoetara joateko hegazkinean igo eta bertako maskota ofiziala bihurtzea erabaki zuenekoaren antzeko istorioen gorabehera guztiak jakin ahal izango dituzu.
Kukuxumusuren berririk ez baduzu Musutruken bitartez nor garen jakin ahal izango duzu eta horrela ulertuku duzu zergaitik batzuk maitatzen gaituzten bitartean beste batzuen kezka gara. Traturik egiteko esperantza baduzu, errez jarriko dizugu: zure markarentzako espreski egindako irudiak sortu ditzakeguz eta gainera edozein euskarrira moldatuko dugu, bai garagardo botila bat zein rok festibal bateko eszenatokia izan.
Maiz ikusi nahi zaitugu hemendik. Iradokizun interesgarririk baldin baduzu, idatzi, deitu edota email bat bidali. Hori bai, ez egin erantzuteko gaitasunik ez dugun galderarik.