Mr. Testisek La Pamplonesa musika banda zuzendu du

Mr. Testisek, Kukuxumusu Marrazki Fabrikaren zezen urdinak, ez zuen aukerarik galdu pasa den asteburuan La Pamplonesa musika bandak eskainitako emanaldian parte hartzeko. Bertan, Sanferminetan jotzen dituzten doinu ezagunenak jo zituzten eta Mr. Testis musikarien gidari bilakatu zen une batez, Sanferminetan alde zaharreko karrikak esnatzeko jotzen den Diana doinu ezagunetako bat zuzenduz.
Laurehun lagun baino gehiago bertaratu ziren eta Mr. Testis gain, Sanferminetako bestelako protagonista batzuk ere hurbildu ziren La Pamplonesarekin batera egoteko; Coletas eta Napoleón, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako bi kilikiak, eta Raíces Navarras jota taldea.
Mr. Testis ezustean sartu zen aretoan eta Jesús Garisoain, musika bandako zuzendaria bera ordezkatu ondoren, 4. Diana jotzeko agindua eman zien musikariei. Hori ikusita, jendea parrezka hasi eta ederki txalotu zuen kanta amaitu ostean.