Gure mus-karta sortak Parisen

Joan den astean Parisko Mus Granatero Lehen Txapelketa egin zen Saint Denis auzoko Casa Españan eta Kukuxumusuk gauzatzen lagundu zuen marrazkiak, seinaleak, kartak eta bi mus multzo oso bikote garailearentzat emanez. Kukuxumusu eta Fournierren karta sortek ez zioten inori ez irabazten ez galtzen lagundu, hori bikote bakoitzaren kontua zen, baina gure zezenak, behiak eta ardiak Marea Granateko jendeak sortu zuen zalapartaren “zuzeneko” lekukoak izan ziren: ekitaldiko giroari belaunaldi arteko eta “herri cuencar bateko tabernako” giroa zeritzon, laburbilduz eta harrotasunez.
Marea Granate migratzaile espainolak eta zaleak biltzen dituen nazioz haraindiko mugimendua da eta haren helburua emigrarazi dituzten arrazoien aurka borrokatzea da. Goiburua “Bagoaz, bota gaituzte” dute eta kontinente, herrialde eta hirika antolaturik daude eta migratzaileek izaten dituzten ohiko arazoez -urruneko botoaz, osasun laguntzaz, kontsulatuekiko harremanaz, e.a.- informazio praktikoa ematen dute beren web orrialdearen bidez. Horrez gain, elkartze eta aisia jarduerak egiten dituzte, mus txapelketa horiek esaterako.