Urte oso Wolfoa izan dezazula gure egutegiarekin

Aurten Wolf oso astun jarri da eta egutegian ateratzen tematu da. Eta muturrean zerbait sartzen zaionean, ez da aldarazteko modurik izaten. Bada, ipuin antzeko zerbait asmatu dugu gure jarraitzaile eta lagunei Wolf nolakoa den azaltzeko.
Wolfez mintzatzeak, noski, orriak eta orriak behar ditu. Oso azkarra dirudi, baina funtsean ergel samarra da, maitemintzen denean batez ere. Txanogorritxori dion maitasun wolfoak ez du erremediorik. Neskak asebetetzeraino eta gehien mintzen duen lekuan ematen dio. Baina hark, jo eta ke, beti erortzen da haren sareetan, amore emanda Txanogorritxo gehiegi gustatzen zaiolako.
Batzuetan ardiren batekin elkartzen da edo bidaia egiten du, edo film bateko castinera aurkezten da, edo beherapenetara joan eta jaki-tokia bildots inozoz betetzeko aprobetxatzen du… Kontua bazterrak nahastea da, Wolf ezin da geldirik egon.
Gure otso-pertsonaia ilargiarengatik gehien eraginda dabilena da, hori bai. Ilargi beteko gauetan, bereziki, ero moduan jartzen da eta saltsa ederra sortzen du hortik barrena ateratzen denean inspirazio edo parranda bila edo Txanogorritxorekin ezustean topatzera.
Badakigu zuk ere baduzula Wolfo alde bat eta, hortaz, hil bakoitzean ilargiaren aldi desberdinak markatu ditugu. Horrela jakinen duzu zein den egun egokia ilea mozteko eta gehiago atera dakizun, soldata igoera eskatzeko, hitzordu bat Tinder-en egiteko, sexu tantrikoa egiteko edo aitonaren baratzean tomateak landatzeko. Ez zara kexatuko, guztian pentsatzen dugu.
‘Moñismo’ eta ‘buenismo’ azukretu garai hauetan, Kukuxumusun ‘malismo’ bizkorgarri pixka bat jarri nahi izan dugu urtarrilaren 1ean hasiko diren 365 egunak igaro eta, beste urte batez, onik ateratzeko. Etorri gurekin, ez zara aspertuko eta guk ez zaitugu nekatuko.