Haur minbiziaren aurkako eskumuturrekoak
Hemendik laster ibiliko dira eskumuturrez eskumutur Murtziako Haur minbizidunen elkartearentzat (Afacmur) diseinatu ditugun 1.000 eskumuturrak; kolektibo hori 1996an eratu zen eta helburu nagusia gaixotasun hori pairatzen duten txikien bizi kalitatea hobetzeko mekanismoez hornitzea da. Elkarlan hori eta Minbiziaren nazioarteko egunaren ospakizuna, otsailaren 4ean, batera gertatuko dira.
Diseinuan, zeinek sentimendu on eta alaiak transmititu nahi baititu, gaixotasunaren aurkako borrokan elkarturiko haur talde bat ikus daiteke. Elkarteko kideek eskumuturrekoak salduko dituzte eta, horrela, gaixotasun mota horren tratamenduak sortzen dituen gastuen parte bat ordaindu ahal izateko dirua lortuko dute.
Afacmurrentzat egin dugun lana, halaber, haur minbiziaren aurkako borrokarekin loturiko aurreko elkarlan batzuei gehitu zaie. Azkenetako bat, haur minbizidunei laguntzeko lan egiten duen Afanoc elkarte katalanaren Posa’t la gorra kanpainarako txanoen diseinua.