Sanfermin 2015 kamiseta bilduma berria

28 urte bete dugu eta handiki ospatu dugu Sanfermin 2015 kamiseta bilduma berria kaleratuz, diseinuek ardatz umorea, teknologia berriak eta sentsualitatea izanik.
Entzierroaren ibilbidea du protagonista 2015eko kamiseta bereziak, non Iruñean sanferminetan ezagunenak izaten diren eraikinak sartu baitira, Hemingwayren monumentua, Mercaderesko bihurgunea eta udaletxea esaterako, eta horrenbeste maite dugun umore ukitu horretaz beti.
Gainera, diseinu eder batzuk eskuratzen ahalko dituzue, ‘Paloselfie’ adibidez, non entzierroan doan bitartean argazkia makila ospetsuarekin egiten duena zezena baita, ez lasterkaria; sanferminekin lotuagoak, hala nola ‘Kalimotxo Effect’ edo ‘Evolution Running’, zeinek Kukuxumusuko zezenak bere 26 urteetan izaniko bilakaera agertzen baitu; eta beste ankerrago batzuk, ‘Rompiendo’ eta ‘Infarto’ esaterako.
Neskentzat baditugu bestelako diseinuak ere, ‘Corazón SF’ adibidez, kolore gehiago eta San Fermin festa bere bikaintasun osoan ikusgai. Haur eta ninientzat ‘Comparsa’, ‘Kilik’, ‘Patatús’ eta ‘Running of the bugs’ marrazkiek islatzen dute haurren festa.
Baina ez kezkatu, aurten sanferminetako bilduma festatik beratik harago joatea nahi izan dugulako, zuek, bai hasiberriak izan bai duela zenbait urte Iruñea uztailero zuen bigarren etxea izan, oroigarri gisa eskuratu ahal izan dezazuen. Eta, jantzi beroak iparraldean sobera inoiz egoten ez direla badakigunez, txaketak ere eskura ditzakezue, zuek kalimotxoaz bakarrik arduratu behar izateko.