Nafarroako Kirol Jokoen irudia diseinatu dugu
Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteriaren Institutuak sustaturiko eskola kirolaren programak Kukuxumusuk oinarri kirola Foru Komunitateko ikastetxeetan bultzatzen laguntzeko eginiko diseinuak izanen ditu.
Kanpaina urritik ekainera bitartean gauzatuko da Nafarroako hainbat ikastetxetan eta haren aurkezpena gaur goizean egin da Iruñeko Kirolaren Etxean, bertan Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendaria, Pruden Indurain, eta erakundeko zuzendariordea, Pedro Arozarena, zirela.
Kukuxumusuk eginiko diseinuek federazioetako bakoitza irudikatzen dute eta deportenavarro.com atarian, zeinek Nafarroako kirol federazio guztien informazioa biltzen baitu, ikusten ahalko dira.