2011ko Nafarroako turismo kanpaina sortu dugu

Kukuxumusuk 2011ko Nafarroako turismo kanpaina sortzeko ardura izan du eta horrek, “Geratuko zara” goiburupean, Foru Komunitateko aniztasuna eta jende guztiarentzako erakargarritasuna nabarmentzea du helburu.
Kanpainak, Marrazki Fabrikako marrazki batzuk Nafarroako hainbat paisaiatan txertatuz eginda, Kukuxumusuk karikaturizaturiko oso pertsonaia ezagunak agertzen ditu: Tarzan Iratiko oihanean, Hiru Mosketariak Hiriberriko Jauregian, Yeti Pirinioetako paisaia elurtu batean iraupen eskia egiten, astronauta bat Errege Bardeako parkean, martetar bat Done Jakueren bidean, atleta jamaikar bizkor bat sanferminetako entzierroan lasterka, enperadore bat komunitateko jatetxe onetako batean eta hiritar sofistikatu bat landa turismoa egiten.
Kanpaina gaur aurkeztu du Madrilen Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza batek: Juan Ramón Corpas, Kultura eta Turismoko kontseilaria, Carlos Erce, Turismoko zuzendari nagusia, eta Salvador Estébanez, Nafarroak Madrilen duen ordezkaria, eta Kukuxumusuko zuzendari nagusi Koldo Aiestaranek ere parte hartuko du. Madrilen aurkeztu ondoren datorren ostegunean beste ekitaldi publiko bat eginen da kanpaina Iruñean ezagutarazteko eta urtarrilaren 19tik aurrera Fitur ferian eginen da estreinaldi ofiziala.