Aurpegia margotzen digute

Kalea guztiona delako, artea librea delako eta inprobisazioa ez duela inori kalterik egiten, orain dela aste batzuk grafitero bikote bateri -Jedi eta Sega- Estafeta 76, Iruñeko gure denda enblematikoenaren paretak ematea erabaki genuen. Hauek asteburu guztian zehar spray baten laguntzaz- edo obe esanda tona sprayen laguntzaz- gogor eman diote gure denda enblematikoaren aurrekalde berdeari eta txunditurik utzi digun grafiti bat egin dute.
¿Zergatik utzi dugu aurpegia margotzen? Nahi genuelako. Grafiteroentzako arau bakarra berain lana Sanferminekin erlazioa izatea zen, Mister Testis agertzea, gure zezen urdina -haserretzen da agertzen ez bada-, eta atzera kontua eramaten duen erlojua ez ukitzea, inork ahaztu ez zedin gutxiago falta dela munduko festarik haundienetarako.
Helburua hiri artea arte espresiotzat eta kalea errealitate kreatiboak espresatzeko lekutzat errebeindikatzea zen.
Hiri artistek larunbataren lehenengo orduan asi ziren margotzen eta hantxe egon ziren asteburu guztian zehar sprayari emanez, jende mordo bat bere artean pilatzen zen bitartean, txunditurik berain lanarekin.
Erraldoiak, entzierroaren hesiak, argazkilaria, zezenak, korrikalariak, guztia ikusten duen Sanfermin eta mozkorti batzuk irudi eta arnas txarrekin -usain berde ikaragarri hori- entzierroa korrika egiten ez dutenak ertzain bibotedunaren bigilantziaren ondorioz, guzti hau dago kukuxumusuren estiloa eta bi artistena konbinatzen dituen grafitian. Guk poz-pozik.
Atzo, goizeko 2 inguruan, azken spray ukitua eman zioten eta prest geratu zen. Itxoiten, hori bai, hurrengo asteburuan edo descantsatzen dutenean, Espoz eta Mina ematen duen aurrekaldearekin hastea. Nahi badute. Baina hori beste historio bat izango da. Eta kontatuko dizuegu ere.