LICENSING
Gure irudia duten produktuak merkaturatuz beren burua bereizi nahi duten enpresendako gure marrazkiak lizentziatzen ditugu. Gure pertsonaiek ez dakitenez geldirik egoten, lan egiten dugu egunero haiei euskarri berriak, egokiak eta originalak aurkitzeko.

ZAPATILAK by VICTORIA
Burutik behera endredatzea gustatzen zaigu. Eta oinetarako zer hoberik Victoria marka baino. Victoria oinetakoei primeran egokitzen zaizkie Kukuxumusuren pertsonaiak eta kolore dantzariak. Neskendako eta ez hain neskendako dauzkagu, txikiagoendako eta baita besoetako haurrendako ere. Espainian kalitate handiz eta ingurumenarekiko kontzientzia osoz egindako oinetakoak dira.

LENTZERIA ETA PIJAMAK BY MARIE CLAIRE
Gure marrazkirik ausartenak ezin hobeki egokitzen zaizkio Marie Claire markaren Kler atalak egiten duten barneko arropari. Kuleroak, boxerrak, pijamak eta galtzerdiak egiten espezializatua den marka espainiarrak egiten ditu arropak, eta Kukuxumusun txispa jartzen diegu hainbat istorioz baliatuz.

BACK TO SCHOOL by COOLPACK
Coolpack motxila, paper-gauzen eta osagarrien enpresa internazionalarekin lantzen dugu gure Back to School lerroa. Badira hainbat belaunaldi milaka nerabe dabiltzala gure zorro, motxila, koaderno, karpeta eta artxibategiekin batera. Haiekin idazten dituzte beren ipuinak edo, hobeki esanda, ipuin asko jartzen diote beren ikasle bizimoduari.

TXANKLETAK BY BRASILERAS
Gure pertsonaiak txankletak soinean paseatzea gustatzen zaigu eta, horregatik, Brasileras markarekin nahasi gara. Marka honek Brasilen egiten ditu txankletak, samba erritmoan. Kukuxumusun, inauteri guztien jarraitzale sutsuak garenez gero, ezin gehiago dibertitzen gara txankletak tuneatzen.

EURITAKOAK BY CLIMA
Euriaz denok goza dezagun, Kukuxumusun euritako bildumen diseinuak egiten ditugu. Euritakoak egiteaz zerbait eta gehiago dakien Clima enpresak fabrikatzen ditu eta inbidiatsuen eta haizearen enbatei aurre egiten dieten horietakoak dira. Gure euritakoak urrutitik ezagutzen dira eta batzuk efektu haluzinogenoa ere sorrarazten dute.

MALETAK BY ARSAMAR
Nomada ibiltzea gure kirol gogotsuenetako bat da. Eta dena aldean eraman ahal izateko Arsamar lagunak dauzkagu, haiek oso maleta erresistenteak, super erosoak eta arinak egin dituzte. Kukuxumusun ukitu eroa eta koloretsua ematen diegu, bidaiei kutsu ona eransteko eta inortxo ere ez aspertzeko.

OUTDOOR BY LAKEN
Laken da gure outdoor bidaietako kidea. besteak beste, Himalayara edo basamortura eramaten ahal dituzun kalitate handiko botila termikoak fabrikatzen ditu. Gure animaliek primeran pasatzen dute haietan zehar paseatuz planetako txokorik ederrenak deskubritzen.

MOBIL ZORROAK BY ASCENDEO
En la era de la hiperconexión permanente y la adicción a las redes, nuestros dibujos también están en las fundas de móvil y de tablet que fabrica nuestra licencia Ascendeo. Sirven para proteger los aparatos y también para ligar o hacer unas risas.
Álbumes de fotos
Papel de fumar
Neceseres
Toallas
Vinos
Cascos de moto
Textil técnico deportivo
Accesorios para el vino
Muebles de baño
Artículos de fiesta
Souvenir
Alpargatas
Galletas decoradas
Gafas pregraduadas
App videojuegos
Textil uniformes medicos
Accesorios de videojuegos
Accesorios mascotas
Marcapáginas
Fotomatones

BALIO ERANTSIA
40 enpresa baino gehiagorekin egiten dugu lan, eta haiekin denetarik diseinatzen dugu: arropak, paper gauzak, euritakoak, maletak, erretzeko papera, barneko arropa edo jaioberriendako produktuak, eta guzti guztiei optimismoz beteriko balioa eransten diegu.

DISEINUA ETA SORMENA
Gure sormen unibertsoa etengabe berritzen ari gara gure lizentziatarien produktu edo bilduma berri bakoitza harrigarria eta gustagarria izan dadin eta maitemina sor dezan. Hori lortzeko, sormenaz arduratzen gara azken arte lana ematen den arte.

EDOZEIN PROPOSAMENETARAKO ZABALIK
Gauza berriak probatzea maite dugu, beraz, edozei proposamenetarako prest gaude, argi dugulako gure diseinuak ongi egokitzen direla mota guztietako euskarrietan.