Kamiseta bat isilpeko elefante ehiza salatzeko

Elefanteek laguntza behar dute. Egunero ehun hiltzen dira isilpeko ehiztarien eskutik Afrikan. Hori geldiarazten ez bada, 15 urte barru planetatik desagerturik egonen dira. Gure “Helphant” kamiseta berriak grafikoki agertzen du eta Jon Sistiagak “Colmillos de Sangre“-n, datorren ekainaren 3an Canal+-en estreinatuko duten erreportajean, kontatzen du.
“Helphant” ReporT-shirts proiektuko kamiseta berria da; Jon Sistiaga erreportariarekin konpartitzen dugu proiektu hori eta haren bidez marrazki batera eramaten ditugu kazetariak bere kameraz harrapatzen dituen errealitate gordinak. Beti bezala, kamisetaren salmentaren etekinak Mugarik gabeko medikuak erakundeari emanen zaizkio.
Orain Sistiagak Keniara bidaiatu du guri isilpeko elefante ehizaren errealitatea erakutsi nahian, baita boliaz, merkatu beltzean kiloka urre prezioan kotizaturik, egiten duten legez kontrako trafikoarena ere.