Piktogramak haur autistak laguntzeko
Kukuxumusuk Nafarroako Autismo Elkarteak (ANA) sindrome horrek joak direnak laguntzeko nahi zituen 54 piktograma diseinatu ditu. 2.000 establezimendu publiko eta pribatutan jartzearen helburua da haur autistek irudi bera beren agendan eta joaten direneko tokian ikusi ahal izatea, beren eguneroko jarduerak ulertzen errazteko.
ANAk bultzaturiko programa aitzindaria da Europan eta saltokiak, ikastetxeak, ospitaleak, osasun etxeak, turismo intereseko guneak, tabernak, jatetxeak, kirol guneak, e.a. grafikoki seinalez hornitzea ahalbidetuko du. Haur autistak laguntzeaz bestalde, toki bat identifikatzeko orduan hizkuntzaren hesia kentzeko eta, bidenabar, autismoaz eta komunikazio handigarriko beste zenbait bidez sentikortzeko ere balioko du.
Mikel Urmenetak eta bere taldeak establezimendu pribatuak identifikatzeko gauzaturiko lanaz gain, proiektuak Portal Aragonés de la Comunicación Aumentativa y Alternativa delakoak izaera publikoko erakundeei dagokienez egindako lana ere badu. Beste alde batetik, erakunde edo saltoki pribatu laguntzaile bakoitzak bere piktogramaren kostea ordainduz hartuko du parte.
Piktogramak objektuak eta ekintzak era sinplifikatuan irudikatzen dituzten marrazkiak dira, ez dute ezein hizkuntzarekin loturarik, hitzak ez baizik eta errealitateak irudikatzen dituztelako, irudi edo ikur baten bidez. Kasu honetan bezala, mezu bat berehala ulertzeko erabiltzen dira, argiak eta zehatzak baitira.
Piktogramen aurkezpena gaur ostegunean egin da Iruñeko Planetarioan, bertan egon dira Amaya Áriz Argaya, Nafarroako Autismo Elkarteko presidentea, Mikel Urmeneta -Kukuxumusukoa, Jesús Lorenzo,Iruñeko Zabalguneko Merkatarien Elkartearen ordezkaria.