Bilduma berria Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) jendearen eskura jarri du bere produktuen bilduma berria, zeinetan Kukuxumusuk diseinaturiko logotipoa nabarmentzen baita.
Duela lau urte sortu zen irudi horrek garun bat abian islatzen du, erakundeak ezaugarri dituen ezagutza eta ikaskuntzaren bilakaeraren grina azpimarratzea helburu.
Kukuxumusuren eta NUParen arteko akordioa erakundea partaide duen Nazioarteko Bikaintasunaren Kanpusaren programari jarraikiz egin da. Programaren xedea da ingurune akademiko egokiak sortzea nazioartean ikusgarritasun handia lortzeko.
Bilduman kaierak, mandarrak, kamisetak, kirol-jertseak, besteak beste, aurki daitezke eta unibertsitatearen web orriaren bidez eros ditzakezu.