Haurren pobreziaren aurkako bizkar zorroak Ekintzaz Lagundurako

Ayuda en Acción – Ekintzaz Lagundu GGKEak bere elkartasun produktu berrirako bizkar zorroak diseinatzea proposatu zigunean, gure diseinua ekimenaren helburuen zerbitzura jartzeko aukera ederra ikusi genuen. Alde batetik, haren proiektuak finantzatzeko dirua erdiesteko, jakina, baina, bestetik, haurrei, gure marrazkien bitartez, urrun -Latinoamerikan, Afrikan edo Asian adibidez- baina hurbil ere izaten diren bestelako errealitateak eta bizimoduak ulertzen laguntzeko.
Mundua Ezagutzeko 4 Bizkar zorro dira, Ekintzaz Lagunduk bere zeregina gauzatzen duen eskualdeetako bakoitzean, Latinoamerikan, Afrikan, Asian eta Espainian, izaten diren bizitza eta lana agertzen dituen diseinu banakoak. Berdintasunik ezaren aurka borrokatzen zaren aldi berean mundua ezagutzeko lau bizkar zorro. Horregatik marrazki bakoitzak esaldi bat dauka: “Llevo el mundo en mi mochila” (Mundua bizkar zorroan daramat).
100.000 bizkar zorro egin dira eta, Repsoli, Simplyri eta Seuri esker, jada 400 saltokitan eta Ekintzaz Lagunduren online dendan 6 euroan eskura daitezke. Erosiz Ekintzaz Lagunduren proiektuen alde eginen duzu neska-mutiko guztiek, nonahi bizi izanda ere, aukera berdinak izan ditzaten.
Ekimen horren bidez Ekintzaz Lagunduk Espainian eta mundu osoko 22 herrialdetan 800.000 neska-mutikoren bizi baldintzak hobetzera bideraturiko proiektuak finantzatzeko helburua bete nahi du.