Logotipoa EspcpieALISTentzat
Los ESpcpieALISTAS enpresa simulatuak, adimen eta mugimendu edo zentzumen desgaitasuna duten sei gazte nafarrek sustaturik, Kukuxumusuk diseinaturiko logotipoa izanen du aurrerantzean, bere Spacial Helpers proiektua, zeinen bidez bere zerbitzuak kontratatu nahi dituzten enpresei eskaini nahi baitizkie, ezagutzera emateko eginda.
Diseinua -behi astronauta bat espazio sideralean Spacial Helpers proiektuaren izenarekin- ESpcpieALISTAS enpresako sei kideen laguntzaz (Fermin Yerro, Miguel Sorroche, Katy Sornoza, Jon Sempere, Gonzalo Montes eta María José Balmelli) eta haiek iritsarazi zizkiguten zirriborroetatik abiatuta egin da.
LOS ESpcpieALISTAS Iruñeko M. Ana Sanz Zentro Bateratuko Bulegari Laguntzaileko Hasierako Lanbide-Gaitasun Bereziko Programetako baten parte dira eta beren web orrialdean beren proiektu eta lanak azaltzen dituzte.