Kukuxumusu eta Javier Urra gazteenen arteko indarkeriari aurre egiteko elkartu dira

Kukuxumusuko arkatzak eta Javier Urraren burmuina helburu handinahi batekin elkartu dira: 7 eta 15 urte bitarteko neska-mutikoen artean enpatia, harreman sanoak eta errespetua sustatzera zuzenduriko ibilbide luzeko kanpaina zabal bat gauzatzea.
Bi taldeak hasi dira jada kanpainaren adierazle gorena izanen den aplikazio mugikorrean lanean. Edukiak definitzeko, Javier Urraren taldea diagnostiko bat egiten ari da, haurrak biktima gisa, lekuko gisa eta erasotzaile gisa ere nola sentitzen diren eta zer egiten duten jakiteko.
Aplikazio horrek, nerabeei artez zuzendurik, maiz aintzat hartzen ez diren eraso txikiak hautemateko, gertatzen badira zer egin daitekeen jakiteko, haserrea edo amorrua adierazteko irtenbide sortzaileagoak aurkitzeko edo haurrak besteak sentitzen duena ez dakienak … galtzen duen ideian hezteko.
Proiektuari haurren alde eta haurrengandik heldu zaio eta asmoa lehenengo ekintzak 2016-2017 ikasturtean abiatzea da.
Inplikaturiko agente sozial guztiak gonbidatzen dituzte Kukuxumusuk eta Javier Urrak proiektuan parte hartzera: enpresa eta unibertsitateak, eskola eta ospitaleak, operadore juridikoak, kirolariak, komunikabideak, administrazioak, politikariak eta gazteenen artean eragina izaten duten profesional guztiak. Eta, jakina, herritar guztiak, nerabeengandik hasiz, arazoaren protagonista nagusiak baitira.
Proiektuak gazteenekin komunikatu nahi du era ludikoan eta aintzat hartuko ditu edukiak lantzeko. Haiek ‘giro ona’ matonismoa edo pasotismoa baino anitzez hobea delako kontzientzia hartzea da helburua. Eta eraso baten lekukoa izan, isildu eta ezer ez egiteak indarkeriak iraun dezan soilik balio duela.
Oraintsuko txosten batzuen arabera, lau gaztetako batek aitortzen du jazarpenaren biktima dela edo izan dela. 193.000 bat dira eskola jazarpenaren biktimak, eta 103.000, erasotzaile kopurua. Eta 14 eta 19 urte bitarteko gazteen %80k aitortzen du bere adineko zenbait bikotekideren arteko indarkeria kasuren baten lekuko izana dela.
Gainera, badira ageriko hutsune existentziala duten nerabe eta gazteak, kasu anitzetan bizitza proiekturik ez izatearen oso sentimendu errotuarekin. Horregatik izaten dituzte pentsamendu autolitikoak, zeinek 18 eta 24 urte bitarteko adin taldean heriotza zio ez-natural nagusia suizidioa izatea eragiten baitu, trafiko istripuen gainetik adibidez.

Javier Urra, eta Pedro Balboa eta Itxaso Recondo (Kukuxumusu), proiektuko aurkezpenean.
Nola sortu zen ekimena? Aspaldi bi markek zelatatzen zuten elkar, egun batean bidegurutze batean elkarrekin gertatu ziren arte. Javier Urraren liburu baten diseinu proposamenak abiapuntu gisa balio izan zuen. Hizketaldi eta mezuen artean ideiak, kezkak, proiektuak, e.a. sortuz joan ziren eta kanpaina handinahi bat diseinatzeko proiektua agertzen hasi zen. Urrak haurrak babesteko duen grina eta Kukuxumusuk jende gaztearekin konektatzeko duen ahalmena bidaide onak direla dirudi.
Javier Urrak (Lizarra, 1957) bizitza osoa darama ikasten eta bere jakintza haurren eskubideak defendatzera aplikatzen. 40 libururen egile, dibulgatzaile, hizlari eta irakasle, duela zenbait urtetatik guraso eta seme-alaben arteko gatazkei irtenbidea emateko zentro bat zuzentzen du. Nafarroako Gobernuak 2013ko Frantzisko Xabierkoa saria eman zion.