Kukuxumusuk gorren hizkuntza ezagutzen lagunduko du

Umore dosi handiak, bere marrazkirik ezagunenetako batzuk eta bere estilo berezia elkartuz, Kukuxumusuk pertsona gorrek erabiltzen duten daktilologiako alfabetoa agertzen duen kartel bat diseinatu du. Harekin zeinu edo keinu hizkuntza ezagutarazi eta dibulgatzeko asmoa gauzatu nahi da.
Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteak (ASORNA) Kukuxumusuri aginduriko kartelak A-tik Z-rako alfabetoa eta hizki bakoitzari dagozkion zeinu guztiak ditu idatzirik. Oiloa izan da Ideia eta Marrazki Fabrikak aukeratu duen animalia, hizki bakoitza adierazteko eskuak jartzeko era egokia erakusteko.
Kartela osatzeko, zeinu bakoitzak Nafarroarekin erlazionaturik dagoen toki, ekintza edo pertsonaia bat, zeinen lehen hizkia zeinu horri baitagokio, du ondoan. Esaterako, karteleko marrazkien bidez, entzierroren “e”, gaztaren “g” eta ardoren “a”, hala nola Kukuxumusuren “k”, erabiltzen ikas daiteke.
Asornak kartelaren 1.000 aleren banaketa eginen du hainbat kultur elkartetan, liburutegitan, udal eraikinetan, ikastetxetan, etab., zeinu hizkuntzaren balioa aldarrikatzea eta minusbaliotasun hori duten pertsonak gizartera daitezen sustatzea helburu, zein GKE honek duen jarduera nagusia baita.