Txanoak umeen minbiziaz sentiberatzeko
Kukuxumusuk ume minbizidunei laguntzen lan egiten duen AFANOC elkarte katalanak “Txanoa jarri” kanpainako hamahirugarren edizioan erabiliko duen txanoa diseinatu du. Kanpaina Bartzelonako zooan eginen da, abenduaren 14an.
Kanpainaren helburuak dira jendearen hurbiltasuna lortzea eta haurren minbiziaren diagnostikoarekin lotura duten zenbait alderdi ezagutzera ematea. Horretarako, GKEk Kukuxumusuk diseinaturiko txanoak salduko ditu. Txanoak oso koloretsuak dira eta animaliak dituzte protagonista, haien bidez markak mezu baikor eta positiboa eman nahi baitu gaixotasun larri horri aurre egiteko.
Egun osoan zehar jarduera batzuk gauzatuko dira Bartzelonako zooan, esaterako Circo de los Xuclisen ikuskizuna, familia guztien gozamenerako.
Kanpaina gaur arratsaldean bertan aurkeztu da konde-hirian eta bertan AFANOCen ordezkariek, Bartzelonako zookoek eta Diego Rosembuj Kukuxumusuko zuzendari nagusiak hartu dute parte.