Ospetsuak eta haien txakurrak, leishmaniosiaren aurka
Urtero bezala, Forum Bayer fundazioak txakurren leishmaniosia, gaixotasunik larri eta ohikoenetako bat, saihestearen garrantziaz ohartarazteko egutegi bat sortu du. Oraingo honetan, gu izan gaituzte gogoan lehen orria diseina dezagun eta gure arrastoa utz dezagun kirol, kazetari, zinema edo musika munduetako 13 pertsona ezagun, beren txakurrak ondoan, agertzen dituen egutegian.
Gure ohiko estiloaz, lehen orrirako diseinu paregabea eta hil bakoitzerako ilustrazio sail bat -guztietan txakurrak, eguneroko hainbat egoera dibertigarritan, protagonistak- sortu ditugu. Gainera, flebotomoa ere agertzen da, eltxoaren antzeko intsektua baina txikiagoa, gaixotasuna kutsatzen duena.
Dani Rovira aktore eta umorista; Jordi Cruz sukaldaria; Xavi Hernández futbolaria; Macarena Gómez, Mónica Estarreado, Megan Montaner eta Elsa Anka aktoreak; Gisela kantari eta aktorea; Helena Resano eta Isabel Jiménez kazetariak; Rudy Fernández saskibaloiko jokalaria; Álex Corretja tenislari ohia eta Iván de la Peña futbolari ohia izanen dira buru Espainiako albaitaritza kliniketako itxaron geletan.
Orrialde bakoitzean pertsona ezagunak zein bere txakurraren ondoan agertzen dira eta txakur-jabeei aholkuak ematen dizkiete gaixotasunaren edozein seinaleri erne egon daitezen eta flebotomoren ziztadatik nola babestu jakin dezaten.
Txakurren leishmaniosia gaixotasun larri eta kronikoa da eta azalean, giltzaduretan eta begien eta muturraren inguruan lesio larriak eta giltzurruneko arazoak eragiten ditu. Leishmaniosiak ez du osabiderik eta, hortaz, hilgarria izan daiteke garaiz diagnostikatu eta tratatzen ez bada.