Eibarrek Kukuxumusuko Salbamendu Eskumuturrekoekin bat egin du Ipurua kardiobabesteko

Kukuxumusuk diseinaturiko Salbamendu Eskumuturrekoak edonora iristen dira. Orain Eibar KE elkartu zaie beren zaleei eskumuturrekoak saltzen dizkieten beste futbol talde batzuei, helburua soziala izanik: zelaiaren zainketa finantzatzea ikusleen edo kirolarien infartu edo bihotz-biriketako geldialdi kasurik gertatuko balitz ere.
Eibar talde ikaragarria da, ispilutzat hartzen duguna, dena ematen duelako eta kideak jator baino jatorragoak direlako. Horko jokalarietako bi, Dani García eta Sergi Enrich, izan dira dena komunikabideei kontatzeko arduradunak eta eskumuturrekoak erakusteko lehenak, Eibar KEren Fundazioaren izenean.
Crowdfunding ekintza horretan persona anitzek hartuko dute parte diru kopuru txiki batekin futbol zelaian jartzeko desfibriladoreen finantzaketan. Horrek lehen 5 minututan jardun eta bat-bateko heriotza %70ean saihestea ahalbidetuko du bihotz-biriketako arazorik badago.
Zertan datza ‘kardiobabes’ hori? Lehenik eta behin, eskumuturrekoak, Kukuxumusuko marrazkien bitartez, norbaitek bihotz-biriketako geldialdirik pairatzen badu zer egin azaltzen du. Lau urrats erraz-errazak dira, “biziraupen katea”, eta nazioartean ezagunak.
Kontu honetaz anitz ez dakizula imajinatzen dugunez, azaltzeko agindu zizkiguten lau marrazkiez kontatu behar dizugu. Olagarro bat, triku-arrain bat, aingira pare bat eta itsaspeko bat bihotza gelditurik dagoen pinguino urpekari bat artatzen ari dira.
Rubén Campok, Salbamendu Proiektuaren arduradunak, horren gai larriarekin umorea egiteagatik hasieran kritika pixka bat egin zietela azaldu digu. Hala ere, haiek fede handia zuten proiektuan eta Kukuxumusun konfiantza izan zuten hartzaile gazteagoengana hurbildu eta beren mezua jendeari barneraino helarazteko.
Izan ere, gure pertsonaiak oso zaildurik daude oso kontu serioak komunikatzen, hala nola bularreko minbizia, haurren minbizia, gaixotasun arraroak, gorreria, desgaitasuna, esklerosi anizkoitza… Irribarre konplize batekin egiten dute eta jendeak eskertu egiten du.
Ekimenak kirolari, aktore, kantari, e.a. anitzen sostengua du. Mediatikoenen artean, munduko futbolaririk hoberenetako bi daude, Leo Messi -bere fundazioaren bitartez- eta Fernando Torres. Inork baino hobeki dakite haiek bihotza partida batean zein arriskutan egoten den.
Duela bi urte, hain zuzen, Euskal futbolari bat infartuak jota hil zen partida batean ari zen bitartean. Desfibriladore bat erabiltzeak beharbada salbatuko zukeen haren bizitza. Espainian 30.000 bat dira urte bakoitzean bat-bateko heriotzaz hiltzen diren lagunak eta herrialde garatuetan heriotza kausa nagusietako bat da hori.
Eskumuturrekoen salmenta xume horren bidez lortu da 600etik gora desfibriladoreren erosketa finantzatzea hainbat ikastetxe, kirol elkarte eta gertakari, futbol zelai, udal eta unibertsitatetan -eta haren erabilera ezagutzea-.
Guztira 3.000 dira jada desfibriladoreak, nahiz eta oraindik Europako beste zenbait herrialdetan den bihotz babes mailatik urrun gauden, han lehen laguntzei buruzko prestakuntza lehen adinetatik ematen baita.
Ideia zure peña, elkarte edo auzo komunitatearentzat edo joan behar duzun hurrengo hondartza jaialdirako interesgarria iruditzen bazaizu, hemen dena kontatzen dizute zure tribua poltsikoa arakatzeko konbentzi dezazun eta hiru eurotxo soilen truke bihotza salbu izanen duzue: Salbamendu Eskumuturrekoak.