Esklerosi Anizkoitza dutenen aldeko afixa

Barricadaren jarraitzaile leial talde bat -esklerosi anizkoitza duten lagun batzuk barne- kontzertu batez gozatzen ari dela aukeratu du Kukuxumusuk datorren irailaren 27 eta 28an EAk gaixoturikoen alde eginen diren bi kontzertu solidarioen sustapenerako kartela ilustratzeko eszenatzat.
Barricadakoak beren jarraitzaileek babesturik agertzen dituen marrazkia Kukuxumusuk diseinatu dituen kamisetetarako aukeraturiko irudia ere izanen da; kamisetak ADEMNA Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak gaixotasun horrek ukiturikoei bideratuko zaien dirua biltzeko salduko ditu.
Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea, ADEMNA, 1995ean sortu zen ukituriko lagunei eta haien senideei beren beharretarako laguntza egokia emateko, haien bizi kalitatea hobetzea xede.