Kukuxumusuren marrazki bat tatuatu du hankan

Alvaro Marques portugaldarra da, Bostondik (Massachussets, AEB) oso hurbil bizi da eta gure marrazki bat hankan tatuatu eta bizitza osoan berarekin eramatea erabaki du. James Thiebault hari Narra Sende Anagrama marrazkia oso bikain tatuatzea lortu duen artista da.
Gure abokatu plagio-ehiztariak lanak horren txunditurik daude ezen epailearengana ez jotzea erabaki baitute, Alvarok hanka merkaturatuko ez duela uste dutelako.
Alvaro duela 7 urte Salamancan ikasten ari zela Kukuxumusu ezagutu zuenetik da Kukuxumusuren zalea. Gogokoen dituen marrazkiak mendi kirolekin erlazionaturikoak dira eta, beraz, bere lehen tatuajea egiteko erabakia hartuta, argi izan zuen eskuineko hankan nahi zuen marrazkia gure Narra Sende Anagrama zela.
James Thibeaultek, Hudsonen (Massachussets, AEB) duen T’s Tattoo Inc dendan, egin zuen gainerakoa. Alvarok uste du itzuliko dela, hortaz, nahi badu, har ditzake gure marrazkiak.