Telebista bisitan eta gu lanean harrapatu
Joan den astean Navarra Televisión kateko jendea bulegora etorri zitzaigun bisitan eta zertan eta lanean harrapatu gintuen. Oihane Garzaronek elkarrizketak egin zituen. Aimar Leoz grabatzeaz arduratu zen, Natalia ekoizteaz, eta gutako batzuei egiten dugunaz mintzatzea tokatu zitzaigun, eta gu poz-pozik. Telebista kontu hau ez da dirudien bezain erraza inplikaturik jende anitz dagoelako, Kukuxumusuren prozesuan bezala, baina merezi du, oso ongi geratu dela iruditzen zaigu.
Kukuxumusuko familiaren eguneroko lanean inplikaturiko jende guztia da garrantzitsua, baina telebista aurrean hauek mintzatu ziren: Pedro Balboa, Komunikazio eta Marketineko arduraduna, zeinek komunikatu eta marketatu egin baitzuen; César Garralda, Kukuxumusuko marrazkilaria duela 10 urtetik, zeinek markako marrazkien istorioak kontatu eta berak zaindu eta maite duen proiektu zehatzen baten xehetasunak –Laken e Iban Borsato Birraio proiektuenak esaterako- azaldu baitzizkigun; eta Luis Pérez Negro eta Reyes Massa, hainbat euskarritako marrazkien (Lizentzia) eta Nazioarteko arloen arduradunak, hurrenez hurren.
Erreportajea ¿Sabías qué? saiorako grabatu zen urriaren 17tik 23ra bitarteko astean Kukuxumusuk Iruñeko Zangoza karrikan duen sormen zentroan eta markak Estafeta karrikako 76an duen dendan. Urriaren 22 larunbatean eman zuen Navarra Televisiónek eta, begi kolpe bat ematen badiozu, egiten dugunaren berri izanen duzu eta hemen barna aritzen diren lagunetako anitzi aurpegia jarriko diozu.
Gogoratu gu bisitatzeko bideak: Youtubeko Kanala, non animazioak eta gertatu zaizkigun azken gauzak jartzen baititugu, eta Kukuxumusu.com, buru hauetatik eta haien ahaleginetik zuretzat sortu den azkena erosteko.