Planetaren ordua

Larunbatean, WWFk (Naturarako Mundu Funtsa edo, hobe, World Wildlife Fund for Nature), munduko elkarte kontserbazionista independenterik handiena baita, Planetaren Ordua bultzatzen du, klima aldaketaren arriskuez kontzientzia harrarazteko ekimena. WWFk enpresei eta partikularrei gaueko 8:30etik 9:30era bitartean (arratseko 7:30etik 8:30era GMT) itzalaldi sinbolikoa egitea proposatzen die.
Guk ere, gure erara, eginen dugu bat ekimen horrekin. Zortzi eta erdietan, eta ordubete, ezin izanen duzue web orri honetara jo, jardunik gabe egonen baita gu, enpresa gisa, gure planeta zaintzeko nahikoa egiten ari garen pentsatzen dugun bitartean. Zuek argiak itzal ditzakezue edo ez, hori zuen kontua da, baina ez ahantzi urteak 8.760 ordu dituela eta planetak horietan guztietan behar zaituztela.
Gaueko 9:30ean (gaueko 8:30ean GMT) itzuliko gara, ez sumatu anitz gure falta.