Mister Testis, Bigarren Mailako liderrekin

Unai, Jose eta David García gazteak dira, Osasunako jokalariak, eta abizen bera dute hirurek. Lehengoan Mister Testisekin egin zuten topo Mercaderes kalean dugun dendaren atean, eta argazki bat egin zuten denak elkarrekin klubaren buletinean jartzeko. Orain Bigarren Mailako liderrak ditugu. Agian gure zezen urdin eta tripontziak suerte pixka bat eman zien.
Beste futbolariren batek proba egin nahi badu, gure dendatik pasa dadila ea Mister Testis aldarte onean dagoen eta argazkia egiten uzten dion.
Argazkia: C. A. Osasuna