5.000 euroko kikara
Dena orain dela 6 hilabete hasi zen. Orlando Narciso Martins, “Lando” goitizeneko bezero suitzarraren mezu elektronikoa jaso genuen eta, bertan, duela hamabost urte baino lehenago Bartzelonan erositako kikara baten erreplika eskatzen zigun, bere katuak ustekabean hautsi baitzuen.
Pieza bakarra zela kontatu zigun, harentzat oso esanahi handia zuena, eta harengatik zernahi ordaintzeko prest zegoela. “1.000, 2.000 edo 5.000 euro” eskaintzen zigun Resaka (bestondo) izeneko antigoaleko modelo horrengatik, zeinaren xarma nagusia baita hitz hori zenbait hizkuntzatan idatzia daramala. Bistan da, ez zegoen stockean eta ez genuen berriro fabrikatzeko modurik.
Baina Lando ekin eta ekin ibili zen. Halako moduan -“dirua gutxienekoa da”, “edozein gauza egiteko prest nago lortzeko”- non, duela egun batzuk, ezinezko misiotan espezializaturiko lankide bat Kukuxumusuren biltegiko zati ilunen eta iritsiezinean kutxa batzuetan kuskuxean ibili baitzen. Eta aurkitu zuen. “Resaka” kikara distiratsu bat, perfektua, orbangabea, gure bezeroari atsegin emateko prest. Online dendatik idatzi zioten miraria suertatu zela kontatzeko.
Eta orduan kontatu zigun kikara, benetan, ez zela berea. Bere andregai ohiak erosi zuela eta egunero gosaria hartan eta ez beste inon hartzen zuela. Eta, hautsi zenean, Landok zin egin zion berreskuratzeko modua aurkituko zuela, prezioari erreparatu gabe.
Duela pare bat egun kikara Landori igorri genion 10euroan (gehi bidaltze gastuak), ordaintzeko prest zegoena baino askoz ere prezio baxuagoan.