Eskiko txapeldun olinpikoak Kukuxumusuren berogarriak jarri ditu
Justyna Kowalczyk iraupen-eskiko gaur egungo txapeldun olinpikoa (30 kilometro) atzo Sochi-n ikusi zuten Buff by Kukuxumusu jantzi polarra jantzirik zuela, hiri errusiar horretan otsailaren 7an hasiko diren neguko Joko Olinpikoak baino lehenagoko entrenamenduetan.
Kowalczyk-ek (31 urtekoa) Positions modeloko zapi bat zeraman, Gazeta agentziaren argazkiek, Sport.pl.ek argitaraturikoek, erakusten duten bezala.