New York Timesek Kukuxumusu gomendatzen du
Joan den ostegunean, abuztuak 4, The New York Times egunkari estatubatuarrak Donostiari buruzko turismo artikulu bat idatzi zuen. Hartan, bisitariak Gipuzkoako hirian 36 ordutan zehar egin zitzakeen jarduera batzuk aipatzen zituen kazetariak.
Larunbat arratsalderako New York Timesek bere irakurleei Kukuxumusuk Kale Nagusian duen denda bisitatzea gomendatzen die, hor “marrazki dibertigarriak mota guztietako gauzetan estanpaturik aurki ditzakezu, kamisetetatik botiletaraino” diote. Marrazki Fabrikaren aipamenak bukaeran informatzen du alde zaharreko denda “marka hain ero” horren lehena izan zela eta Kukuxumusu Espainiako gainerako lurraldeetan zabalduz joan dela.
Erreportajea atzo igandean argitaratu zuten edizio inprimatuan.
Kontsultatu hemen artikulu osoa.