Luca Paolini txirrindulariak Kukuxumusuren Buff polarra erabili du
Luca Paolini italiarra joan den martxoaren 1ean Omloop Het Nieuwsblad Elite-n lehiatu zen eta bertan, Bettiniren argazkia lekuko (www.cyclingnews.com-en argitaratua), Kukuxumusuren Buff polarra jantzi zuen.
Katusha taldeko txirrindulariak Escondido (ezkutua) modelo mitikoaren zapi gorri bat eraman zuen.
Paolini ez da hotzetik babesteko Kukuxumusu hautatu duen kirolari bakarra. Justyna Kowalczyc eskiko txapeldun olinpiko ohiak ere Positions modeloko Buff bat erabili zuen Sochin, Neguko Joko Olinpikoetako entrenamenduetan.