Egiazko lanaldia Down Sindromearen Nazioarteko Egunean

Gaur, martxoaren 21ean, Down Sindromearen Nazioarteko Eguna da eta, urtero bezala, zorte eta pribilegio izan ditugu goiza Iruñeko gure dendetan Ana Gálvez eta Aintzane Lizarragarekin konpartitzea eta haiek, down sindromea duten bi neskak, gure saltzaile Zuriñe, Leyre eta Mayararen ondoan egiazko lan esperientzia izan dute.
Ekimena, aurten bere bosgarren urtean, Nafarroako Down Sindromearen Elkarteak abiatu du eta Iruñeko Alde Zaharreko berrogeita bat saltokik egin dute bat harekin. Helburuak, gizartea sentikortzea eta down sindromea duten mutil eta neskei benetako lanaldi bat eskaintzea, haiek bizimodu autonomo eta normalizatuagoak izaten ahal ditzaten konpromisoan aurrera jarrai dezagun.
Ana, 22 urtekoa, eta Aintzane, 34koa, dendako ohiko zereginetan aritu ziren: bezeroak zerbitzatzen, gure bilduma berriko kamisetak erakusten, salduz zihoan neurrian produktua birjartzen eta salgaiak antolatzen eta laster kutsatu ziren Kukuxumusu espirituaz. Horrela igaro zuten lan goiz bat, Iruñeko hainbat saltokitan eta ostalaritza establezimendutan aritu ziren beren kideetako batzuek bezalaxe.
Urtero hartzen dugu parte Down Sindromearen Elkartearen eta Iruñeko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen ekimen horretan, baina gaurkoa ez da down sindromea duten gazteen gizarteratze eta normalizatzearekin loturiko elkarte edo proiektuekin izan dugun lehen elkarlana izan. Egin berriena, Escor Gaztedirentzat diseinaturiko kamisetekin: Gasteizko errugbi klub horrek down sindromea duten hainbat mutil eta neskaz osaturiko taldea du kolektibo horren kirol jarduna, autonomia eta integrazioa sustatu nahian.