Benetako lan esperientzia Down Sindromearen Nazioarteko egunean

Gaur martxoaren 21a da eta, udaberriko lehen eguna izateaz gain, Down Sindromearen Nazioarteko eguna ere bada. Eta, urtero bezala, laguntza izan dugu Iruñeko Estafeta karrikan dugun dendan. Sandra López Huertas, 22 urteko neska, produktuak sailkatzen, kamisetak tolesten eta antolatzen eta bezeroak zerbitzatzen aritu da goizean zehar gure lankide Maitaneren ondoan. Azken batean, benetako lan esperientzia izan du.
Guztira 50 dira “Pertsonak eta lanpostuak” ekimenarekin bat egin duten Iruñeko Alde Zaharreko establezimenduak. Elkarren segidako seigarren urtean gauzatu da ekimena Nafarroako Down Sindromearen Elkarteak eta Iruñeko Alde Zaharreko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak antolatuta. Aurten, “Ezberdintasunetik, berdintasuna eraikitzen” goiburuaren pean. Izan ere, Gizarteari eta enpresei berdintasunaren eta hezkuntza, gizarte eta lan arloetan sartzearen alde egiteak duen garrantziaz kontzientzia harrarazteko kanpaina da.
Marymoto kamiseta soinean, hark berak aukeratu duena, Sandrari izugarri gustatu zaio Kukuxumusun lanean eman duen goiza. Tolesteaz, produktuak sailkatzeaz eta dendara agertu diren bezeroak zerbitzatzeaz gain, musika aukeraketan aritu da eta, hortaz, gaur oso soinu-banda ederra izan dugu dendan, Rihannarentzako trataera berezia barne, zeinen, Sandrak aitortu digunez, oso jarraitzailea baita.
Gutaz gainera, beste berrogeita hamar bat establezimenduk egin du bat ekimenarekin, tabernak, saltokiak, aparkaleku bat eta are albaitaritza klinika bat ere barne. Horietan guztietan izan da Itaca proiektuko mutil edo neska bat eta gogorarazi digu guztioi dagokigula gizartean aurrera egitea haiek bizitza autonomo eta normalduagoa izan ahal dezaten.