Txistulariak ilargiaren inguruan dantzan

Txistu hitza entzuterakoan sorginen akelarrea badatorkizu burura, ez zoaz bide txarretik, gehiago jakiteko irrikitan bazara, uztailak 9ko eguerdiko ordu batetan San Jose plaza bisitatu behar duzu. Badira 58 edizio txistularien alardea aurrenezkoz ospatu zenetik eta jakingo duzunez geroz, saltsa guztietan egotea gustuko dugunez Kukuxumusuk logoaren diseinuan parte hartu du.
Aurten urte guztietako dinamika segituz, Kukuxumusuk txistulariak ilargiaren inguruan dantzan jarri ditu. ¿Helburua? Kontrabandoaren gora beherak eta sekreturik izkutuenak argitzea da. 55 txistularik beste 9 musikarirekin batera, obra tradizional zein berriak interpretatuko dituzte. Horrela, kontrabandoaren kontuarekin kontzonantzian dauden obrak Sagar Dantza eta Ilunabar tradizionalarekin tartekatuko dira.
Alardea, “Mugaren aldetik” izenburupean, Lesaka, Baztan, Elizondo eta beste hainbat herrietako istoriak kontatzea du helburu. Hala nola, Guda Zibileko eskaziak eragindako ondoriak zalatzea eta emakumeak istorio honetan izandako papera nabarmentzea.
Alarde txikia
Ekainak 21 Iruñeako txistulari txikiek udako estreinua eta Europako Musika egun Internazionala ospatzeko batu ziren.