Federazio saria euskara sustatzeagatik
Kukuxumusu Marrazki Fabrikak Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioak ematen dituen Federazio Sarietako bat jaso zuen pasa den ostiralean merkataritza alorrean euskararen erabilera sustatzeagatik; bai haren Gasteizko dendan, hala nola enpresaren egunerokoan.
Koldo Aiestaran, Kukuxumusuren zuzendari orokorra, bertaratu zen eta Patxi Lazcoz, Gasteizko alkatearen eskutik jaso zuen saria. Eskerrak eman eta “Kukuxumusuk hasieratik eta modu naturalean sustatu du euskararen erabilera eta aurrerantzean horrela egiteko asmoa duela” aipatu zuen.
Ekitaldia Gasteizko Villa Suso Jauregian egin zen eta Arabako hiriburuko hainbat agintari bildu zituen. Kukuxumusuko ordezkariekin batera, euren ibilbideagatik saria jaso zuten Gasteizko beste lau enpresako partaideak egon ziren: Landher Montaña (Kontziliazioa), Bacalao Giraldo (Enpresa ibilbidea), José Antonio Merino (Berrikuntza) eta Arabako Aldundia (Merkataritzari babesa).