Noticias de Gipuzkoak 10 urte betetzen ditu Kukuxumusuren azala erakutsiz

Diario de Noticias de Gipuzkoak, Donostian argitaratzen den egunkariak, 10 urte bete ditu. Eta, ospatzeko, bihar, larunbatarekin, 100 orriko koadernotxo berezi bat eskainiko du, gure talde sortzaileak diseinatutako azala daramana, hau da, hain zuzen duela hamar urte egunkariaren azalarekin egin genuena egingo dugu berriz ere.
Ale berezi horren azalak egunkariaren irakurleei ematen die protagonismo guztia, eta, haien artean, orriak irentsi eta irentsi ari den otso bat eta edizio digitala nahiago duen ardi bat ikusiko dituzue.
Edukiei dagokienez, gehigarriak oso modu bisualean islatzen ditu egunkari horrek 2005eko azaroaren 24 hartan mundura etorri zenetik kontatutako istorioetako berrogeita hamar bat, betiere Gipuzkoako egunerokotasuneko pertsonaiak protagonista direla.