Munduari bira euskaraz, Etxeparerekin

Gure pertsonaiei ez zaie hitz egitea gustatzen, oso aspergarria delako, baina euskara ulertzen dute, jatorri misteriotsua, soinu arraroak eta deitura aho-korapilatzaileak dituen hizkuntza hori. Horregatik, Kukuxumusuko marrazki anitzen izena euskarazkoa da: Zuringo (arrautzaren zuria), Txikoriabelar (txikoria lorea), Errezu (otoitza), Aizko (aizkora), Kateorratz (ixteko orratza), Ataute (hilkutxa), Zakarra (baldarra), Hiruko (hiru aleko)…
Jakinen ez bazenu ere –baietz espero dugu–, Kukuxumusu euskarazko hitz bitxia da, zein ziur zuen txakurra bezainbeste maite duzun marka hau deitzeko asmatu baikenuen. Kukuso eta musu hitzen elkarketaren emaitza da. Eta hori da gure marrazkiez egiten duguna, mota anitzetako gaietan kukuso musuak eman. Hau da, bizitza kukuxumizatzen dugu, arkatzaren eztena sartzen dugu eta gaurkotasunari punta ateratzen diogu.
Etxepare Euskal Institutuak dioenez, milioi bat pertsonak hitz egin, idatzi, feisbukeatu, instagrameatu eta twiteatzen du euskaraz; maitemintzeko, haserretzeko, telebista ikusteko edo doktoretza tesiak idazteko erabiltzen dute. Kukuxumusun gure marrazkiez diseinatu dugun eta mundo osoan barna banatzen duten liburuxka batean kontatu dute.
Liburuxka bi bertsiotan dago, euskara, gaztelania eta ingelesez (PDF), eta euskara, frantses eta alemanez (PDF). Euskarazko oinarrizko hitz batzuk, haren jatorri eta historiari buruzko zerbait… biltzen ditu eta zenbait pasadizo dibertigarri ere bai. Juan Sebastian Elcano munduari bira ematen lehena izan zela eta euskaraz egin zuela, adibidez, edo Shakespearek, bere obra batean, ezpatak forjatzeko erabiltzen zuten euskal altzairua laudatu zuela edo Voltaire filosofoak euskaldunak Pirinioen oinetan dantza eta jauzi egiten duen herri hori zirela esan zuela, eta arrazoia zuen, bai!
Euskaraz idatziriko lehen liburua Bernard Etxeparek idatzi zuen 1545ean (horregatik du institutuak izen hori) eta harekin euskara sustatu nahi zuen. Oso ongi egin zuen nonbait, zeren, ikastea zail-zaila suertatu eta beste ezein hizkuntza ezagunen antzik ez izan arren, jada mundu osoko 32 unibertsitatetan ikasi eta sustatu egiten baita.
Imajinatzen duzu japoniar bat euskaraz egiten? Tokiora joaten bazara, agian begi arrailduko txistulari txapeldun bat topa dezakezu eta hark galde diezazuke: “Zer moduz?”, eta zuk: “Ongi, eskerrik asko!” Eta biok sakea hartzera.