Mister Testis eta Beelorzia Korrika 16an

Kukuxumusuko Mr. Testis zezen urdinak eta Beelorzia ardiak euskararen normalizazioa aldarrikatzeko egiten den Korrikaren 16. edizioan parte hartu zuten. Maratoia Vitoria-Gasteizen bukatu zen joan den igandean, Euskal Herri osoan barnako 2.000 kilometro baino gehiago eta munduko zenbait tokitan kilometroren bat ibili ondoren, New Yorken besteak beste.
Iruñetik pasatu zenean Beelorzia ardiak lekukoa Marrazki Fabrikako langile batzuk ondoan zituela hartu zuen bitartean, Mr. Testisek ez zuen lasterketak New Yorken egin zuen lehen edizioan parte hartzeko aukera galdu nahi izan, ezen joan den larunbatean izan zen Central Parketik abiatuta, sagar handian bizi diren hainbat euskaldun eta euskal amerikarrek babesturik.
Aurtengo Korrikak, zeinek goiburu “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” izan baitu, euskaraz ikasi duten eta beren seme-alabei transmititu dieten immigranteei omen egin nahi izan die, hala nola hainbat arrazoirengatik hizkuntza galdurik zutela berreskuratzen ahalegindu direnei.