Euskarazko eskola publikoaren festarako logotipoa
Txintxarri da Sortzen Ikasbatuaz elkarteak antolaturik aurten protagonista Burlatako Ermitaberri ikastetxe publikoa izanen duen euskarazko eskola publikoaren festarako Kukuxumusuk diseinatu duen logotipoa.
Marrazki Fabrikak diseinatu duen logotipoak ezkila bat, Txintxarri, irudikatzen du, “Gu, bai, gu” esloganaren gainean jauzika eta Burlatako biztanleak “txintxarrigileak” edo “txintxarri-joleak” (campaneros gaztelaniaz) deitutakoen aipua egiten du.
Festa Iruñean datorren urteko maiatzaren 15ean eginen da eta beste urte batez galdatuko du euskarazko hezkuntza publikorako eskubidea.