Kukuxumusuko kamiseta Osasuna animatzeko

Azken urteotan kamisetak eta bestelako produktu ofizialak sortu ditugu makina bat klubentzat, baina zerrendan gu jaiotzen ikusi gintuen hiriko, hots Iruñeko, taldea falta zitzaigun. Bistan da, Osasuna. Eta azkenean lortu dugu. Prest dago jada Osasuna by Kukuxumusu bilduma txikia, kamiseta, txano, katilu eta bufandaz osatua, marrazki eder pare batekin, zein gorritxoen oso zaleak zaretenoi ziur izugarri gustatuko zaizuen. Jada salgai dago bai gure dendetan bai Osasunarenetan.
Bildumaren aurkezpena gaur berean Taxoareko instalazioetan egin dugu, taldeak entrenatu ohi duen tokian alegia. Han, bilduma osatzen duten elementu guztiak erakutsi ditugu eta bilduma txiki horretarako bereziki egin dugun “Fauna Osasuna” marrazkiaren misterioa argitu da.
Gure sortzaile taldeak kluba inguratzen duen borroka eta batasun espiritua islatu nahi izan du eta horregatik osasunizatu ditu Nafarroan animaliarik ohikoenak direnetako batzuk: azeria, basurdea, pottoka, ardia, erbia, edo hemen oso ezaguna den pertsonaia mitologiko bat, basajaun, taldeko buru dena. Marrazki hori heldu nahiz haurrentzako kamiseta eta katilu euskarrietan egonen da eskuragarri.
Marrazki hori egiteaz gain, Osasunaren ezkutua ere tuneatu egin dugu, jatorrizkoa anitz errespetatuz baina lehoiari ukitua emanez horretan bezain basati ez eta dibertigarriagoa iruditzeko. Katiluan, bufandan eta txanoan dago eskuragarri.
Osasunarentzat produktu ofizial bat diseinatu dugun lehen aldia bada ere, klubarekin dugun harremana aspalditik hasi zen, Osasuna Fundazioarekin elkarlanean hamar urte baino gehiago daramagulako, eta harentzat bertako kideei egiten dizkieten oparien diseinuetako anitz sortu ditugu. Aurten berean, usb bat, eskolarako sorta bat eta eskuoihal bat diseinatu ditugu.
Guardar
Guardar
Guardar