Kukuxumusuk Euskararen Nazioarteko Egunaren 60. urteurrenerako kamiseta bat diseinatu du
Euskararen Nazioarteko Egunak, Eusko Ikaskuntzak 1949az geroztik abenduaren 3 bakoitzerako antolatuta, Kukuxumusu Marrazki Fabrikak okasiorako bereziki diseinaturiko kamiseta izanen du aurten bere 60. urteurrena.
Kamisetan marrazki batek euskal ikurrak iradokitzen ditu eta izaki batean mugimenduan egotea, aurrera joatea eta dinamiko izatea, hau da, teknologia berriekin lotzen diren ezaugarriak, irudikatzen ditu. “Klik egiozu euskarari” eslogana da marrazkiaren beste osagaia, zeinek Interneten eta gizarte-sareen erabiltzaileak sarean barna nabigatzen dutenean euskara eguneroko tresnatzat erabiltzera animatu nahi baititu.
Eusko Ikaskuntzak blog bat prestatu du urteurrenaren kariaz eta, horretan, nahi duten lagun guztiek beren ekarpena egiten ahalko dute eta, horren trukean, Kukuxumusuk diseinaturiko kamisetetako bat jasoko dute. Marrazki Fabrikak, bestalde, elastikoak salgai paratuko ditu Euskal Herriko bere denda guztietan.
Ez da lehen aldia Kukuxumusuk eta Eusko Ikaskuntzak elkarrekin lan egiten dutena, izan ere 2005az geroztik bien arteko elkarlanak Euskal Herriko kulturarekin zerikusia duten beste lau kamiseta ekarri baititu: Balearen arrantza (J.A. Apraiz Koiote), Kaiku (Fermin Leizaola), Oihalgintza (Karmele Goñi) eta Megalitikoa (Javier Armendariz).