Kukuxumusu diseinua Euskal Selekzioaren kamisetarako
Kukuxumusuk eta Astorek gaur aurkeztu dute Euskal Selekzioak datorren denboraldian erakutsiko duen kamiseta; Marrazki Fabrikaren diseinu originalak Euskadiko selekzioaren janzkeraren estiloari eusten dio baina Mikel Urmeneta eta haren taldearen ukitu nahastezinaz.
Aurkezpenera, Donostiako Anoeta estadioan izan baita, Kukuxumusuren, Astoreren eta Euskal Futbol Federazioaren ordezkariak joan dira, baita Real Sociedadeko Xabi Prieto eta Mikel González jokalariak ere, Beelorzia ardiaren ondoan kamiseta berriak soinean.
Kamiseta berria diseinu originalak nabarmenarazten du, Kukuxumusuren estilokoa oso, “partida bete-betean ari den futbol talde baten itxura egiten duten oso pertsonaia ezagungarriak, puzzle handi baten antzera”, azaldu du Mikel Urmenetak, markako sormen-zuzendariak.
“Pertsonaia batzuk baloiak, euskal ikonografiaren sinbolo, ukitzen agertzen dira eta lauburua ere sartu dugu, atzeko goialdean eta aurreko behealdean, euskal kultura eta historiaren nortasun sinbolo. Eta haren ondoan, Euskal Herriko armarria, diseinu moderno, erakargarri, dibertigarri eta, batez ere, ezberdina osatzeko”, bukatu du Urmenetak.
Jokatzeko kamiseta ofiziala Activedry ehunaz, Astorek garaturiko teknologiaz, eginda dago eta, hartaz gain, multzoan galtzak eta galtzerdiak daude, denek Kukuxumusuren diseinuko marrazkiak izanik, hala nola estutxe bat, kaleko jantziak, luzea eta motza, eta kamisetak eta kirol-jertseak, sormen estilo berekoak, taldearen jarraitzaileentzat.
Bildumako jantziak jada eskuragarri daude ohiko saltokietan, baita Kukuxumusuk Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan dituen denda ofizialetan ere.