V. Mintza Egunaren kartela diseinatu dugu

Mintz Eguna ekimenak euskararen erabilera sustatzeko Euskal Herrian urte osoan zehar gauzatzen diren ekimenetako (Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri…) partaideak biltzen ditu jaiegun batean. Aurtengoak Ideia eta Marrazki Fabrikak diseinaturiko irudia izanen du berriro.
Irudiak euskaraz hitz egitea helburu komuna duten hainbat pertsonaiak eraikitako totema erakusten du eta, aurreko urteetan bezala, bestaren kartel, eranskailu eta orri hirukoitzetan azalduko da.
Mintza eguna edo mintzairaren eguna heldu den igandean, ekainak 6, Arrasaten eginen da eta egun osoan zehar euskararen erabilera bultzatzeko hainbat jolas jarduera izanen dira bertan: musika, dantzak eta hamarretako eta bazkari antolatuak.
Topagunea Elkarte Euskaldunen Federazioak bultzatu eta koordinatzen du Mintza Eguna eta Mintzapraktika proiektuaren barruan gauzatzen da. Horren helburua giza harremanen sareak sortzea da, euskaldunek (hala ikasten ari direnek nola betiko euskaldun zaharrek) euskaraz hitz egiten ahal dezaten.