Kartela Euskal Mendizaletasunaren XV. Galarako
Marrazki Fabrikak diseinatu du Euskal Mendizaletasunaren XV. Galarako kartela. Otsailaren 25ean izanen da, Gasteizen, eta bertan Edurne Pasaban tolosarrak emakume-alpinismoaren golardoa jasoko du, planetako hamalau zortzimilakoak orain arte zapaldu dituen emakumezko lehen eta bakarra izan baita.
Mota guztietako kiroletan (eskia, piraguismoa, delta hegoa, eskalada, snowboard, eta abar) ari diren alpinista eta mendizalez jositako mendi bat agertzen duen kartelaz gainera, Marrazki Fabrikak unerako kamiseta batzuk ere diseinatu ditu.
Iturribero mendi klubak antolatu eta Euskal Mendizale Federazioak sustatutako galan, Pasabanez gain beste mendizale batzuk ere sarituko dituzte eta ikusi ahalko da Kukuxumusuk egindako bideo bat non Marrazki Fabrikak, sortu zenetik, mendiaren munduarekin izan dituen harreman estuak erakusten baitira.