Kamiseta ofiziala Bilbao Basketentzat

Bilbao Basket saskibaloi taldea ACB ligako partaidea da, Eurocupen jokatzen du eta Errege Kopa jokatu berri du eta haren zaleek badute Kukuxumusuko diseinu bat kamiseta eta giltzatakoetan inprimaturik. Bi horiek euskal klubaren produktu ofizialaren parte dira eta haren denda ofizialetan saltzen dira.
Marrazki Fabrikak eginiko diseinuak “beltzezko gizon” jantzita agertzen ditu euskal klubaren jarraitzaileak -taldeak holaxe deritzo bere buruari-, eta saskibaloiko baloi bat altxatzen, haren gainean klubaren ezkutua ikus daitekeela; hola, zaleek taldearekin duten batasuna irudikatu nahi izan da.
Kamisetak, heldu eta haurrentzat zenbait koloretan diseinaturik, eta giltzatakoak klubaren denda ofizialetan eskura daitezke.
Ez da hau Kukuxumusu saskibaloi munduarekin aritu den lehenbiziko aldia, ezen Basquet Manresaren 40. urteurreneko kamiseta diseinatzeaz ere arduratu zen.