Balea dantzazale bat txistularien artean

Txistua zer den ez dakizuenontzat (musika tresnaz ari gara), Iruñea sanferminetan bisitatzea gomendatzen dizuegu. Aurten, uztailaren 10ean zehazki, San Jose plaza erromantikoan, Txistularien Alardea eginen da, festa egitarauko ekitaldirik zaharrenetako bat. Eta Kukuxumusun euskal kulturaren alde egiten dugunez eta holako herri festetan parte hartzen dugunez, logotipoa diseinatu dugu: txistulari talde bat itsasoa eta marinelak irudikatzen dituen balea isats baten inguruan.
30 txistulariz eta beste hamabost musikariz gain, La Piel antzerki taldea eta Motxila 21 musika taldea -ikaragarriak- ariko dira. Jardunbide handiko zazpi musikagilek sortu dute ex profeso joko dituzten obrak. Kristoren luxua karrikan berean sarrera ordaindu behar izan gabe!
Aurtengo edizioa 57.a izanen da eta itsasoa izanen du ardatz ‘Kresalaren hotsak’ izenburuko ikuskizunarekin, zeinek ekarriko baitigu itsaso barearen soinu hori, joan-etorri ibiltzen dena eta urrundik Euskal Herri osoan entzuten dena, baita mendi artean ere, eta gatz usaina duena. Euskaldunok itsasoari, zeruertzari, abenturari… begira jaio ginelako.
Itsasoa bizigai izan da Euskal Herriko kostaldeko populaziorentzat mendeetan zehar. Antzina-antzinatik euskal herriak Kantauri itsasoan nabigatu du eta Atlantikoan barrena mundu ezagun osoan, baita ezezagunean, zehar zabaldu da.
VII. mende hartan, euskal arrantzaleek jada harrapatzen zituzten baleak eta saltzen zuten haien olioa Parisen. Bestalde, euskal nabigatzaile bat izan zen, Juan Sebastian Elkano, lurbira itsastatu zuen lehena. Eta Euskal Herriko portuetan piraten itsasontzi anitzek hartzen zuten babesa.
Baina historia ez da hor bukatzen. Gero euskal kukuso bat iritsi zen, Kukuxumusu, eta urlia orori musu emateari ekin zion planetako bazterrik bakanenetan. Eta euskara gehiago ikasteko gogorik baduzu, hemen duzu arrastoren bat, ligatzeko oinarrizko hiztegirik behar baduzu.
Guardar
Guardar