Euskogauzak
-
Kukuxumusuren #SanFairPlay ekimenak erasorik gabeko festak sustatzen ditu
SanFairPlay kontzeptuak kiroleko FairPlay du inspirazio iturri, “joko garbia”, FIFAk 90eko hamarkadan zabaldurik mundo osoan ezaguna dena. Kukuxumusuk kutsu sanfermindarra eman dio eta “SanFairPlay” bihurtu du. Hitz unibertsala, munduan hedadurarik handiena duen festak planetako parrandarik integratzaile eta unibertsalena izaten jarrai dezan laguntzeko. -
Txistulariak ilargiaren inguruan dantzan
Txistu hitza entzuterakoan sorginen akelarrea badatorkizu burura, ez zoaz bide txarretik, gehiago jakiteko irrikitan bazara, uztailak 9ko eguerdiko ordu batetan San Jose plaza bisitatu behar duzu. Badira 58 edizio txistularien alardea aurrenezkoz ospatu zenetik eta jakingo duzunez geroz, saltsa guztietan egotea gustuko dugunez Kukuxumusuk logoaren diseinuan parte hartu du. -
Bale dantzaria txistularien artean
Txistu bat zer den ez dakizuenentzat, Pamplona por Sanfermin bisitatzera gomendatzen dizugu. Urte honetan, bereziki uztailak 10, San Joséko plaza ederrean Txistularien Alardea ospatzen da, festetako gidaren akturik zaharrenetarikoena. Eta kukuxumusun euskal kultura oso gogokoa dugunez eta guztira apuntzen garenez, logotipoa diseñatu dugu: txistulari talde bat bale isats baten inguruan itsasoa eta marinelak errepresentatuz. -
Kukuxumusuko kamiseta Osasuna animatzeko
Azken urteotan kamisetak eta bestelako produktu ofizialak sortu ditugu makina bat klubentzat, baina zerrendan gu jaiotzen ikusi gintuen hiriko, hots Iruñeko, taldea falta zitzaigun. Bistan da, Osasuna. Eta azkenean lortu dugu. Prest dago jada Osasuna by Kukuxumusu bilduma txikia, kamiseta, txano, katilu eta bufandaz osatua, marrazki eder pare batekin, zein gorritxoen oso zaleak zaretenoi ziur ... -
Balea dantzazale bat txistularien artean
Txistua zer den ez dakizuenontzat (musika tresnaz ari gara), Iruñea sanferminetan bisitatzea gomendatzen dizuegu. Aurten, uztailaren 10ean zehazki, San Jose plaza erromantikoan, Txistularien Alardea eginen da, festa egitarauko ekitaldirik zaharrenetako bat. Eta Kukuxumusun euskal kulturaren alde egiten dugunez eta holako herri festetan parte hartzen dugunez, logotipoa diseinatu dugu: txistulari talde bat itsasoa eta marinelak irudikatzen ... -
Munduari bira euskaraz, Etxeparerekin
Gure pertsonaiei ez zaie hitz egitea gustatzen, oso aspergarria delako, baina euskara ulertzen dute, jatorri misteriotsua, soinu arraroak eta deitura aho-korapilatzaileak dituen hizkuntza hori. Horregatik, Kukuxumusuko marrazki anitzen izena euskarazkoa da: Zuringo (arrautzaren zuria), Txikoriabelar (txikoria lorea), Errezu (otoitza), Aizko (aizkora), Kateorratz (ixteko orratza), Ataute (hilkutxa), Zakarra (baldarra), Hiruko (hiru aleko)… -
Noticias de Gipuzkoak 10 urte betetzen ditu Kukuxumusuren azala erakutsiz
Diario de Noticias de Gipuzkoak, Donostian argitaratzen den egunkariak, 10 urte bete ditu. Eta, ospatzeko, bihar, larunbatarekin, 100 orriko koadernotxo berezi bat eskainiko du, gure talde sortzaileak diseinatutako azala daramana, hau da, hain zuzen duela hamar urte egunkariaren azalarekin egin genuena egingo dugu berriz ere. -
Euskal kultura marrazten (eta zabaltzen) dugu
Badakizuenez, euskarazko bi hitzek osatzen dute Kukuxumusu izena: ‘kukuxu’ –arkakusoari horrela esaten zaio zenbait lekutan–, eta ‘musu’. Euskara genetan daramagu, eta hori gure ibilbidean islatzen da. Biziki gustatzen zaigu mundura ateratzea beste kultura eta adierazpide batzuk ezagutzeko… bai eta gure sorlekuaren berri emateko ere. -
Tangoa dantzatzen zuen Suediako irakasle xelebrea, Kukuxumusurekin topo egin zuena
Batzuetan, oso jende xelebrea etortzen da Kukuxumusura. Adibidez, Johan Järlehed, suediar oso altu eta oso mehea, Europa iparraldeko diseinuko betaurrekoak eramaten dituena, betiere Ikearen sorlekuan jaiotakoek duten izaera lasai horrekin. Filologia Hispanikoa ikasi zuen Deustun eta, ia oharkabean, Gothemburgko Unibertsitateko irakasle eta gutxiengoen hizkuntzen ikertzaile bilakatu zen azkenean. Eta zer galdu zaio Kukuxumusun? Duela lau ... -
Kukuxumusuko bi ardi ligatu nahian dabiltza Idahoko (EEBB) Basque Museumen
Kukuxumusun maiz prestatzen ditugu bidaiatzeko fardelak. Gure piztiei izugarri gustatzen zaie han-hemenka ibiltzea, beste hizkuntza batzuk murduskatzea, ligatzea… horrela, bada, joan den udan gure ardietako bi ozeanoz bestaldera pasatu ziren Jaialdira joateko; festa izugarri hori bost urtetik behin egiten da Boise (Idaho) hirian, Ameriketako Estatu Batuetako mendebalde urrunean.