Tag: Sanferminak
-
Jean Pierre Gonnord, Sanfermin 2015eko giria
Jean-Pierre Gonnord frantziarra izanen da Urteko Giria saria, Kukuxumusuk sanferminen zale amorratuak diren atzerritarrei horren aitorpena egiteko 2004az geroztik ematen duen golardoa, jasoko duen hamabigarren laguna. -
Sanfermin 2015 kamiseta bilduma berria
28 urte bete dugu eta handiki ospatu dugu Sanfermin 2015 kamiseta bilduma berria kaleratuz, diseinuek ardatz umorea, teknologia berriak eta sentsualitatea izanik. -
Kukuxumusuk Sanferminetarako bilduma berria aurkeztu du
Urtero, Kukuxumusuk kamiseta-bilduma berria plazaratzen du, gaurkotasun handikoa eta festetako elementu tipikoei lotuta. 2014. urterako, Mikel Urmenetak, markaren sormen-zuzendariak, entzierroa eta Konpartsa aukeratu ditu, Udaletxe paretik igarotzen ari direla, irudi gisa bildumako kamiseta bereziarentzat; horregatik agertzen dira erraldoiak lasterketa ikusten, bai eta kilikiak lasterka ere. -
Kukuxumusuk Sanferminetako irudia sortu du RTVErentzat
Kukuxumusuk sorturiko animazio batzuk berriro ikusten ahalko dira kate publikoan Sanferminei buruzko programazioaren iragarkietan. Atzotik RTVEn ikusgai daude Kukuxumusuk zenbait programa sustatzeko diseinatu dituen irudiak. Horietako lehendabizikoa, la Vespa izenekoa, atzo emititu zen eta hurrengo egunotan ikusten ahalko dira gainerakoak. Animazioen sortak bost klip ditu eta RTVEren kanal guztietan (La 1, La 2, Canal Internacional ... -
Kukuxumusuk Mardi Grass-erako kamisetak diseinatu ditu
Cajun International Airways enpresak dagoeneko salmentara atera ditu hamabost modelo, Kukuxumusuk 2014ko Mardi Graserako diseinaturiko marrazkiak dituztenak, mutiko zein neskentzat, zuri, hori eta more euskarrien gainean. Jai hori munduko inauterik famatuena da eta hurrengo otsailaren 3tik martxoaren 9a arte iraunen du. Mardi Gras Sanfermin.com-ekin senideturik dago Jai Day ekimenaren barruan. Ekimen horren helburua da Sanferminak ... -
Zezen optimista ezbarraren aurrean Sanferminetarako
Mercaderesko bihurgunean irristatzen den baina oraindik agurtzeko denbora duen zezena da Kukuxumusuk 2013ko sanferminetarako egin duen kamiseta bereziko pertsonaia nagusia, markak RTVErako sorturiko sustapenetarako grafismoan ere erabili duen marrazkia, zeinez orain dugun une zail honetan optimismo mezua zabaldu nahi baitu. -
Omenaldia Donan Pher-i, boligrafoaren enperadoreari
Kukuxumusuk keinu berezi bat egin nahi izan du Fernando Vázquez López “Donan Pher” gogoratzeko. Ia 50 urtez jarraian Sanferminetan Iruñea bisitatu eta lumak, arkatzak eta boligrafoak eskaintzen zituen saltzaile ibiltaria abuztuan hil zen, 86 urte zituela. -
IPhonerako aplikazio bat entzierrorako prest jartzeko
Iruñeko Udalak eta Kukuxumusu enpresak “Bullrunning Trainer” sortu dute, erabiltzaileak zezenekin bere indarra eta abiadura entzierroan berean ariko balitz bezala alderatu ahal izateko iPhonerako aplikazioa. Horrez gain, lasterketan baldintza zehatz batzuetan izaten den arrisku indizea kalkulatu, 1980az geroztiko informazioa ematen duen datu basea kontsultatu eta lasterka segurtasunez egiteko aholkuak eta gomendioak jasotzeko aukera ematen du. -
Mr. Testisek La Pamplonesa musika banda zuzendu du
Mr. Testisek, Kukuxumusu Marrazki Fabrikaren zezen urdinak, ez zuen aukerarik galdu pasa den asteburuan La Pamplonesa musika bandak eskainitako emanaldian parte hartzeko. Bertan, Sanferminetan jotzen dituzten doinu ezagunenak jo zituzten eta Mr. Testis musikarien gidari bilakatu zen une batez, Sanferminetan alde zaharreko karrikak esnatzeko jotzen den Diana doinu ezagunetako bat zuzenduz.