• 166
    0

    Kukuxumusuk arrantzale eta abeltzain japoniarrekin erlazionaturiko kamiseta pare bat diseinatu du joan zen martxoan Japonia jo zuten lurrikarak eta ondoko tsunamiak hunkiturikoei optimismoa itzultzen lagundu nahian. Bi proiektuak markak herrialde horretan dituen lagun eta jarraitzaileen eskaeraren emaitza dira, Kukuxumusuk lurralde harekin aspaldidanik oso harreman berezia duelarik.
    Share